HUNTZA – Ertzetatik ( 2016 )

ESTILOA – Ska – Folk /( Bilbo / Bizkaia – Euskal Herria )

telf: 618627931 / 639760466  // info@maukamusik.com // huntzamusikataldea@gmail.com
 ———–
Biografía
Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Unibertsitate giroan elkartutako 6 gaztek osatzen dute eta beraien helburua, sortzen duten musika Euskal Herri osora zabaltzea da.
Ostegun iluntzeetako trikipoteo eta Eguenero elektrotxarangan ezagutu eta noizean behin elkartzen hasi ziren ondo pasatzeko asmotan. Taldeari forma ematen joan ziren heinean, kantuak konposatzen hasi ziren, bakoitzak bere esperientziatik jasotakoa elkarbanatuz.
Aipatu bezala, Bilbon sortutako taldea den arren, taldekide guztiak gipuzkoarrak dira. Lasturkoa da Josune Arakistain Salas, trikitilari eta ahotsa. Ibilbide oparoa izan du trikitixaren munduan, 2013 eta 2014-ko Euskal Herriko Trikitilari Gazteen txapelketak irabazteaz gain, plazarik plaza ibili izan baita urte askotan. Uxue Amonarriz Zubiondo eta Aitor Huizi Izagirre hernaniarrak dira. Lehena, pandero jole eta ahotsa da taldean, nahiz eta txikitatik trikitixarekin harremana izan duen; bigarrena, aldiz, biolin jolea da, eta herri musikak betidanik erakarri izan du, hainbat dantza-talde zein herri-musikaren inguruko taldeetako partaide delarik. Anaiak dira, Ataungo Aitzol eta Inhar Eskisabel Ruiz. Gitarra eta baxua jotzen dute eta lehenago Indarra taldean ibilitakoak dira biak. Baterian, Peru Altube Kazalis arrasatearra dugu. Gaztetan perkusioan murgildu zelarik, Garraxi taldean eman zituen lehen pausoak eta orain Huntza taldearekin batera The Potes taldean dihardu.
Hori horrela, taldearen lehen agerpena 2016ko martxoaren 8an izan zen, Harro gaude kantua plazaratuz. Honetan, oholtza gainera salto egin zuten lehen emakumeak omentzen dira. Hasiera apal honek, ateak ireki zizkien jarraian etorriko ziren kontzertu eta agerraldiei.
Egun, Haritz Harreguyren eskutik, Usurbilgo Higain estudioan beren lehen CD-a izango dena grabatzeko aukera izan dute, eta, oraindik eskuartean ez dugun arren, laster ikusiko du argia, 2016ko Durangoko azokan Mauka disketxearen eskutik.
Esanak esanda, kale-kantoietako huntza bezala sustraiak lurrean erroturik hormetan gora eginez aurkituko dute beren bidea.
– –
Huntza se creó en 2014, por las calles de Bilbo. Lo componen 6 jóvenes que se conocieron en el ambiente universitario, y tienen como objetivo extender su música a toda Euskal Herria.
Se conocieron en los “trikipoteos” de los jueves universitarios, así como tocando en la elektrotxaranga “Eguenero”, y comenzaron a juntarse con el objetivo de disfrutar con la música. A medida que el grupo fue cogiendo forma comenzaron a componer sus propios temas, fusionando las experiencias musicales de cada uno.
Pese a que Huntza fue creado en el ambiente universitario bilbaíno, todos los componentes son guipuzcoanos. En primer lugar, por ejemplo, la vocalista y trikitilari Josune Arakistain Salas es de Lastur. Tiene una dilatada carrera por detrás en el mundo de la trikitixa, y además de ganar el Campeonato de Jóvenes Trikitilaris de Euskal Herria en 2013 y en 2014, lleva muchos años de plaza en plaza. Los dos siguientes huntzakides son de Hernani; la vocalista y panderojole Uxue Amonarriz Zubiondo y el violinista Aitor Huizi Izagirre. La primera se ha nutrido del mundo de la trikitixa desde que era pequeña, y el segundo a su vez siempre ha tenido contacto con la música tradicional y popular mediante colaboraciones en varios grupos musicales o de baile. Siguen la lista de los componentes de Huntza los dos hermanos de Ataun, Aitzol e Inhar Eskisabel Ruiz. Gitarrista y bajista respectivamente, han formado parte del grupo Indarra en el pasado. Por último, el batería Peru Altube Kazalis es arrasatearra. Desde muy joven ha estado sumergido en el mundo de la percusión, en primer lugar en el grupo Garraxi y con el grupo The Potes en la actualidad, compaginando su actividad con Huntza.
La primera aparición de Huntza fue el 8 de marzo de 2016, con el lanzamiento de su primer tema Harro gaude. Pretendían homenajear a las mujeres que subieron a un escenario por primera vez, rompiendo con la tradición. Esto supuso un humilde comienzo para toda la trayectoria musical que vendría después.
Hoy en día acaban de grabar su primer disco en el estudio Higain de Usurbil, de la mano de Haritz Harreguy, y saldrá a la luz en la Feria de Durango de 2016, gracias a la ayuda del disketxe Mauka.
Esperemos que perseveren en su trayectoria como la hiedra misma, huntza en euskara, ascendiendo por las paredes y las esquinas, abriendo su propio camino.
Thanks! You've already liked this