Harremana – Contacto

413245371_1704903749761606_651345426370020824_n

https://www.facebook.com/Musika-Bizirik-1451394558445861/?fref=ts

2 Comments

  1. Zazkel
    Nov 11, 2016 @ 15:18:43

    Kaixo BILBAO KULTURA,

    Zazkel taldetik idazten dizuegu. Aurtengo Maiatzean gure lehen disko homonimoa grabatu izan genuen, eta zenbait arrazoiengaitik, orain, Azaro honetan egingo dugu lanaren presentazio ofiziala.

    Presentazioa, datorren OSTEGUNEAN 17an izango da, Bilboko alde-zaharreko, KALDERAPEKO, tabernan, 20:00ak aldera. Bestalde, Azaroaren 25an Bilborocken gure burua defendatuko dugu, Azkue Fundazioak antolatutako BANDEN LEHIAn, BILBOROCKen, zuzenean epaimahaiak aukeratuta.

    Presentazio honetara gonbidatu nahi zaituztegu, eta zuen agendan iragartzera gonbidatzen zaituztegu. Jarraian gure musika jaisteko estekak aurki ditzazkezue, bai mp3 bai wav formatuetan, baita bibliografía txiki bate ere:

    Mp3 Formatuan:
    https://mega.nz/#F!pAYTETzQ!VH9YSKPSjwxkQTaRVH5-hw

    Wav Formatuan:
    https://mega.nz/#F!5FwxiJoA!UDBVpXXrhczx6l6z1cgqhg

    Bibliografia:
    2012 inguruan Bilbon sei lagun batu ziren behingoz buruan zuten ideia aurrera eramateko: gitarra, bateria, baxu, teklatu eta ahotsen bitartez euskal musikari ekarpen berri bat egitea. 80ko hamarkadako talde euskaldun zein atzerritarren erritmoetan oinarrituta, Etxahun, Asier, Irati, Tolo, Axierito eta Txosk-ek Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen dute, dantzarako eta abesteko aukera emanez. Pop eta disco musika lantzen dute, baina afrobeat eta funk bezalako estiloak ere kontuan hartzen dituzte euren konposizioetan.

    2014 eta 2015 bitartean argitaratu zituzten beren lehen kantuak, entsegu lokalean bertan grabatutako maketa batean: Beta. Urtebete geroago, 2016ko maiatzean, taldearen izen bereko diskoa kaleratu dute, Garate estudiotan grabatuta, Kaki Arkarazo teknikariarekin. Diskoaren aurre eta postprodukzioaz ere arduratu zen Arkarazo. Disko honetan Joanes Garmendiaren (Garilak 26) kolaborazioa izan zuen Zazkel taldeak, soloak eta akonpainamendu ezberdinak eginez “Jalgi”, “Heroia” eta “Martxa elektriko” abestietan.

    Ondo izan,

    ZAZKEL.

    https://www.facebook.com/Zazkeltaldea/

    https://twitter.com/ZazkelTaldea

    https://zazkel.bandcamp.com/album/zazkel

    Reply

  2. Zazkel
    Nov 11, 2016 @ 15:19:30

    Barkatu, musikaz bizirik idatzi nahi genuen BilbaoKultura beharrean.

    Ondo izan,

    Zazkel.

    Reply

Leave a Reply

*